Beste behin, Asfaltiak, teknologia berrien alde egin du errepideen asfaltatze lanetan, bere asfaltatze proiektu guztiak kalitate handiagoa izango dutela bermatzeko. Hau hala izan dadin, bere zabalgailuetan Pavimentación Inteligente MOBA Pave –Ir, sistema ezarri du.
Sistema honek, denbora errealean egindako lanen kalitatea bermatzea eta informazioa gordetzea baimentzen du, bai zabalgailuan bertatik eta bai ofizinatik, MOBA Cloud programari esker, hodeian gordetzen baitira datu guztiak, zabaltze lanak egiten diren bitartean .
Amaitutako proiektuetan berme handiko kalitatea eskaintzea da inbertsio honen helburua, bai Asfaltiarentzat, bai bezeroentzat, eta batez ere, benetan garrantzitsuenak diren azken erabiltzaileentzat.
Sistemak dituen datu eta eskaintzen dituen ezaugarri guztiak kontuan hartuta, berme handiagoarekin planifikatu eta aurrera eraman daitezke proiektuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat N-1en Donostiarako norabidean 450+850 P.K. eta 451+700 P.K.-en arteko errodadura-geruzaren zabaltze lanetan, eta, CAMPEZOrentzat (azken bezeroa BIDEGI) AP-1, Bergaran, Lesarriko Tunelean egindako zoruaren birgaitze lanetan estreinatu du Asfaltiak teknologia berritzaile hau.