Nahasketa hotzean
Fabrikazio-tenperaturaren arabera eta zer tenperaturatan jartzen diren obran, nahasketa bituminoso hotzak giro-tenperaturan fabrikatzen diren nahasketak dira. Aglutinatzaile bituminoso gisa, emultsioak erabiltzen dira. Trafiko-intentsitate apaleko errepideetan baizik ez dira erabiltzen.
Nahasketa horiek ez daude normalizatuak Estatu mailan, baina badago araudia autonomia-erkidego batzuetan; EAEn, adibidez. Era berean, elkarte sektorialek laguntza-agiriak prestatu dituzte teknologia mota hori nola erabili azaltzeko; ATEB eta ATC elkarteek, adibidez. Europa mailan, EN 13108-31 arauaren proiektua idazten ari da.