Asfaltiak II. Berdintasun Plana onartu du

Plan berriak, berdintasunaren arloan aspalditik egindako lanaren emaitzak jasotzen ditu, baita aurrera jarraitzeko ekintzak ere. Asfaltian, emakumeak funtsezkoak dira eta erreferenteak gara sektorean. 2018tik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Erantzunkide sarearen parte gara, eta Emakunde zigilua dugu, Emakumearen Euskal Erakundeak emana, berdintasunaren, kontziliazio erantzukidearen eta eraikuntza-sektorean estereotipoak ezabatzearen alde hartutako konpromisoaren aitorpen gisa. Pasa den