Birziklatuak

ZORUEN BIRZIKLAPENA

Zerbitzuan egon diren zoruko geruzak eraistetik datozen materialen berrerabilpenari esaten zaio zoruen birziklapena, geruza berriak eraikitze aldera. Zoru zaharkituetatik kendutako nahasketa bituminoso horiek (zoru zaharkituari RAP deritzo) agregakin partikulaz osatuak daude, edo partikula-aglomerazioz, eta aglutinatzaileetan bilduak daude. Hondakin-balio garrantzitsua dute, berriz ere erabil baitaitezke nahasketa bituminosoak fabrikatzeko.

Berrerabilpenaren ondorioz, material gutxiago kontsumitzen dira jatorrian, bai eta obra-hondakindegien tamaina ere; eta bereziki interesgarriak dira, arrazoi ekonomikoak, ingurumenekoak eta energetikoak direla medio.

Badira hainbat teknika nahasketa bituminosoak birziklatzeko:

  • Birziklapena zein tokitan egiten den: in situ birziklapena edo zentralean (lantegi asfaltikoa).
  • Zer tenperaturatan egiten den: beroan, epelean edo hotzean.

Bada alde garrantzitsu bat birziklapen-prozeduren artean, hots, nahasketa zaharraren zer ehuneko txertatu daitekeen nahasketa berrian.

Bestalde, lantegiko birziklapen-teknika beroak malguagoak dira in situ birziklapen-teknikak baino; izan ere, betuna eraginkorrago aprobetxatzen delako, berotzeari esker, eta betun zaharra ongi txertatzen da betun berrian. Sistema horren bidez fabrikatzen diren nahasketa bituminosoak egokiro optimizatu daitezke, eta horrela lortzen diren materialak ia berdin-berdinak dira bere osoan jatorrizko materialekin fabrikatzen diren materialekin. Gainera, RAPa gordetzeko aukera ematen dute, interesekoa denean aplikatzeko.

Zoruak beroan birziklatzeko prozesuan, nahasketa bituminoso kenduak lantegi asfaltikoraino eramaten dira, non, aurrez tratamendu bat eman ondoren (sailkapena, ezaugarritzea eta homogeneizazioa), harrobiko agregakinarekin eta betunarekin tenperatura altuan nahasten baitira, eta horrela, nahasketa bituminoso berria egiten da.  Nahasketa bituminoso berrerabiliak, hein batean, agregakinen eta betunaren ordez erabiltzen dira.  

Lantegi asfaltikoaren instalazioen arabera, berrerabili beharreko materialaren ehunekoa handiagoa edo txikiagoa izango da.  Nolanahi ere, homogeneitate egokia lortu nahi da, nahasketa zaharra gehiegi berotu gabe, ke kaltegarririk ez sortzeko eta materiala ez hondatzeko (betunaren oxidazioa). 

Prozedura egokiak erabiltzen badira, material birziklatuarekin beroan egindako nahasketa bituminosoek ohiko nahasketen antzeko kalitatea daukate.  

Birziklatu beroak zentralean arautzen dituen araudia PG4ko 22. artikulua da.

Teknika honek ohiko betunak erabiltzen ditu, edo bestela, betun aldatuak gehigarriekin (argizariak edo tentsoaktiboak) edo betunaren apartzearekin; adibidez, zeolitekin, nahasketa fabrikatzeko tenperatura 120 eta 140 ºC artean jaistea lortzeko. 

Teknika horren bidez, birziklapen beroarekin baina birziklapen-tasa handixeagoak lor daitezke.

Birziklatu erdi beroak zentralean arautzen dituen araudia PG4ko 22. artikulua da.

Horixe da % 100 arterainoko birziklapen-tasak (handienak) lortzeko aukera ematen duen zentraleko teknika bakarra.

Aglutinatzaile gisa emultsio bituminosoa erabiltzen duten birziklapen epeleko tekniketan (gehigarriekin edo gabe) nahasteka 80 eta 100 ºC arteko tenperaturetan egiten da. Gainera, beste abantaila bat ere badu, hots, betuna tenperatura handian berotzen ez denez, betunaren zahartze-prozesua murrizten da, eta horrek nahasketa bituminosoaren iraunkortasuna ekarri behar du berekin.

  • Birziklatu epelak birziklatu hotzaren teknika hobetzen du, tenperatura handiagoan egiten baita, eta, horren ondorioz:
  • Nahasketak ur portzentaje txikiagoa dauka trinkotzearen unean, eta horrek eragiketa errazten du.
  • Ez da itxaron denborarik behar emultsioaren ura ezabatzeko.
  • Hasierako kohesioa handiagoa da.

Sustapen Ministerioak, oraingoz, ez du teknologia hori arautu, baina autonomia-erkidego batzuetan arautua dago; Andaluzian eta EAEn, adibidez. ATEB elkartean monografia bat dute eskura nahasketa epel emultsiodunei buruz, eta ATC elkarteak, hainbat teknologiari buruzko gomendio teknikoak argitaratu berri ditu, egun PG3an edo PG4an bilduta ez daudenak, non birziklapen epelak jasotzen baitira. Horrelako birziklapen epelak trafiko-intentsitate apaleko errepideetan erabil daitezke.

Adibidez, erabileratik kanpo dauden pneumatikoetako hautsa, agregakin siderugikoak, plastikoak, erabileratik kanpo dauden olioak, fundizio hareak, etab.

Kasu honetan, beste ekoizpen-prozesu batetik datozen material erabiliak aprobetxatuz egiten da birziklapena. Izan ere, material horiek behar bezala tratatzen, ezaugarritzen eta balorizatzen badira, berriz ere nahasketa bituminosoak ekoizteko prozesuan erabil daitezke; bestela, denak edo batzuk zabortegira joango lirateke. Ondoren, hainbat kasu deskribatzen dira:

ERABILERATIK KANPO DAGOEN PNEUMATIKOKO HAUTSA

Erabileratik kanpo dauden pneumatikoen errepideko erabilerarik zabalduena granulatuen forman da, betun-kautxuak fabrikatzeko (bide hezea) edota zuzenean, agregakin edo hauts mineral gisa, nahasketa bituminosoetan (bide lehorra).
Pneumatiko hautsari dagokion araudia, bide hezekoa, 21/2007 O.C.ean bildua dago. Agiri horretan, hiru betun mota kautxudun aipatzen dira, kautxu edukiaren arabera eta bere azken propietateen arabera. Horrela, kautxuaren bidez hobetutako betunak ditugu (BC), kautxuaren bidez aldatutako betunak (BMC), eta kautxuen bidez aldatutako betunak, biskositate altukoak (BMAVC):
Kautxuarekin hobetutako betunei erabileratik kanpo dauden pneumatikoetatik datorren kautxua txertatu zaie; betun konbentzionalaren erabilera berdina dauka baldintza eta geruza berdinetan, baina ezaugarri erreologikoak eta funtzionalak hobetu zaizkio; esaterako, hobeki egiten die aurre zahartzeari eta etengabeko deformazioei, edo nekeak eragindako arrailei, eta errodadura-zarata murrizten du.
Kautxuaren bidez aldatutako betunek polimeroen bidez aldatutako betunak bete behar dituen espezifikazio berberak bete behar dituzte (PG3ko 212. artikulua) eta, horren ondorioz, polimeroen bidez aldatutako betunen aplikazio berdinak dituzte.
Kautxuaren bidez aldatutako betunek, biskositate altukoek, kautxu ehuneko oso altuak izaten dituzte, % 18-22 artekoak, eta gehienetan, in situ fabrikatzen dira. Aplikazio zehatzagoetan erabiltzen da; adibidez, arrailen kontrako erresistentzia handiagoa behar den tokietan eta zementuarekin tratatutako zoru barruko geruzetako arrailak diren tokietan, edota zementuzko zoladuretan.
Lantegi asfaltikoan beste agregakin bat bezala aplikatzeari dagokionez (bide lehorra), tamaina meheak izaten dira, 2 mm artekoak, eta pisuan % 1-3 artekoa. Ontzeko denbora behar da fabrikatzen denetik zabaltzen den arte, eta hori kautxu edukiaren eginkizuna da. Oso nahasketa malguak lortzen dira, egokiak errodadura-geruzarako eta interesgarriak izotza sortzen den eremuetarako; izan ere, bere malgutasunari esker, trafikoaren ekintzaz, izotz-xaflak askatu eta hautsi egin daitezke.
Dokumentazio erreferenteari dagokionez, pneumatiko hautsa nahasketa bituminosoetan erabiltzeari buruzko eskuliburua aipatuko dugu, CEDEXek garatu duena.

AGREGAKIN SIDERURGIKOAK

Arku elektrikoko labea duten altzairutegietan altzairua fabrikatzeko prozesuan, fusio edo finketa prozesuan, zepa beltza esaten zaion hondakin bat sortzen da. Agregakin artifizial hori, behar bezala tratatua edo balorizatua, nahasketa bituminosoetan erabil daiteke errepideetako zoruetan erabiltzeko. Horrela, labe elektrikoko zepa beltza eraikuntzarako agregakin gisa erabiltzen denean, labe elektrikoko agregakin siderurgikoa esaten zaio.
Nahasketa bituminosoak fabrikatzeko erabil daiteke, harrobiko agregakinaren ordez, bere osoan edo hein batean.
Agregakin hori edozein nahasketa bituminoso motatan aplikatu daiteke, bai eta edozein geruzatan ere, trafiko astuneko kategoria guztietan, hala galtzadan nola bazterbidean, betiere agregakinak EAEko zoruak dimentsionatzeko arauaren 3. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak betetzen baditu.

Beste hondakin industrial batzuk ere berrerabili dira nahasketa bituminosoetan, behar bezala tratatuta, hots, berotegietako plastikoak aglutinatzailea aldatzeko, erabileratik kanpo dauden makina-olioak aglutinatzaile bituminosoari eransteko, fundizio-hareak hauts mineral gisa edo agregakin mehe gisa…

OTRAS SOLUCIONES ASFÁLTICAS

NASHASKETA BITUMINOSOAK BEROAN

NAHASKETA EPELAK

NASHASKETAK HOTZEAN

NAHASKETA BEREZIAK

BIRZIKLATUAK

Puntakoak irtenbide berritzaileetan

Abangoardian ikerketan eta hobekuntzan