BERE BITARTEKOAK
ASFALTIAko indargune eta lehia-abantailarik nagusietako bat
ASFALTIAk fabrikazio-instalazioak, diseinu eta ikerketarako laborategi aitortu bat, eta makineria espezializatuko parke bat dauzka, eta zoruekin nahiz asfaltoarekin lotutako proiektu mota oro egiteko gaitasuna dauka.
LABORATEGI NAGUSIA
ABANGOARDIAN BAI IKERKETAN, BAI DISEINUAN, BAI KONTROLEAN
ASFALTIAk puntako laborategi nagusia dauka, eta nahasketa bituminosoak eta haien osagaiak ikertu eta kontrolatzeko azken teknologiaz hornitua dago.
I+G+B taldea beren lana egiazki maite duten profesionalek osatua dago, goi-mailako prestakuntza dute, eta etengabe ari dira prestatzen eta garatzen nahasketen nahiz haien materialen ikerketan.
ZOLADURA-ZABALPENA
MAKINERIA ESPEZIALIZATUKO PARKE ZABALA
ASFALTIAk parke zabala dauka makineria espezializatuan.. Fabrikazioz-lantegiez gain, zabalgailuak, zapalgailuak, trinkogailuak, fresatzeko makinak, erratz-makinak, gondolak, denetariko laguntza-makinak eta lan berezietarako makinak dauzka.