Nahasketa epelak
Fabrikazio-tenperaturaren arabera eta zer tenperaturatan jartzen diren obran, nahasketa bituminoso epelak 100°C inguruko tenperaturetan fabrikatzen diren nahasketak dira. Aglutinatzaile bituminoso gisa, betuna edo emultsioa erabil daitezke. Trafiko-intentsitate apaleko errepideetan baizik ez dira erabiltzen.
Nahasketa horiek ez daude normalizatuak estatu mailan, baina badago araudia autonomia-erkidego batzuetan; Andaluzian eta EAEn, adibidez. Era berean, elkarte sektorialek laguntza-agiriak prestatu dituzte teknologia mota hori nola erabili azaltzeko; ATEB eta ATC elkarteek, adibidez. Europa mailan, EN 13108-31 arauaren proiektua idazten ari da.