Tolosa eta Alegia arteko N1 errepidean, nahasketa asfaltiko berria, prestazio handiko agregakinekin
Bauxita eta Corneana nahastuz.lorturiko lan formula berria. Asfaltiak, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, ezbehar-tasa handiko tartea birgaitu du N-I errepidean, Tolosa eta Alegia artean, Irungo noranzkoan. 1100ml-ko tarteak erradio murriztuko bi kurba ditu, luzetarako malda nabarmenarekin; bertan, dagoen errodadura-geruza guztia fresatu da eta ibilgailu geldoen erreian berriz, tarteko geruzako indargarri gehigarri bat. Errodadura-geruzarako, prestazio handiko agregakin lodiak