GRUPO CAMPEZOk Hondakinen Prebentziorako Europako Astean
GRUPO CAMPEZOk Hondakinen Prebentziorako Europako Astean parte hartuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Okendo plazan duen karpan, erakusketa bat antolatuz. Karpa horretan, GRUPO CAMPEZOk stand bat izango du, eta, bertan, iraunkortasunari, ekonomia zirkularrari eta klima-aldaketaren aurkako borrokan eginiko ekarpena azalduko dugu: lehengai gisa erabiltzen ditugun material birziklatuetatik hasi eta taldeko enpresek lortutako ingurumen-ziurtagiriekin amaituz.