Plan berriak, berdintasunaren arloan aspalditik egindako lanaren emaitzak jasotzen ditu, baita aurrera jarraitzeko ekintzak ere.
Asfaltian, emakumeak funtsezkoak dira eta erreferenteak gara sektorean. 2018tik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Erantzunkide sarearen parte gara, eta Emakunde zigilua dugu, Emakumearen Euskal Erakundeak emana, berdintasunaren, kontziliazio erantzukidearen eta eraikuntza-sektorean estereotipoak ezabatzearen alde hartutako konpromisoaren aitorpen gisa.
Pasa den martxoaren 14an, Asfaltiako langilez eta sindikatu nagusien ordezkariez osatutako Berdintasun Batzordeak, II. Berdintasun Plana onartu genuen, urriaren 13ko 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuetan ezarritakora egokituz.
Plan berriak, urte hauetan sentsibilizatzeko eta berdintasun eta politika prozedurak ezartzeko eginiko lanak indartzen ditu.
Langile guztientzat diseinatutako planak, funtsezko printzipio gisa, kudeaketa osoan, genero-zeharkakotasuna jasotzen du, genero ikuspegia txertatuz eta benetako berdintasuna lortzeko neurri berriekin.