ASFALTHIN proiektua, gaur egun, azken gauzatze fasean dago. Azken txanpa honetan egiteko dagoen ekintzetako bat da obra-tarte bat proiektuan garatu den AUTL nahasketarekin egitea.
2017ko azaroan, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak, Ikerketa eta Garapen Proiektuen Programaren barruan, diru-laguntza bat eman zion Padecasak, Repsolek eta Grupo Campezo osaturiko enpresa-partzuergoari, ultra arin izeneko nahasketa bituminoso berriak ikertu eta garatzeko. (erref. IDI-20171119)
ASFALTHIN proiektuak 3 urteko iraupena du eta ia milioi euro bateko aurrekontua. AUTL izeneko nahasketa bituminoso mota horiek portaera aztertzean du helburu (Asphalt for Ultra-Thin Layer), errodadura-geruzetarako garatuak, eta 10-20 mm arteko zabaltze-lodiera dutenak.
ASFALTHIN proiektuan garatutako nahasketa ultra arinak nahasketa bituminosoak dira. Gaur egun, ez dute araudi esparrurik Estatu mailan (SMA motako nahasketetan gertatu bezala), baina badute Europako arau argitaratu berri bat, nahasketa horiek arautzen dituena. UNE EN 13109-9 araua da.
Era berean, duela gutxi, urrian, lan talde bat sortu da Sustapen Ministerioan, horrelako nahasketak Estatu mailan normalizatzeko, gisa horretako nahasketek interes handia sortu baitute, prestazio handiak ematen dituztelako.
Zer eskaintzen dute horrelako nahasketa ultra arinek?
AUTL nahasketen helburu nagusia, funtsean, zoladuraren gainazalaren ezaugarriak berrezarri edo hobetzea da, kostu apalean eta errendimendu altua lortzeko; beraz, trafikoari ahalik eta eraginik txikiena eginda. Horregatik, guztiz garrantzitsua da kalitatezko agregakinak ezin hobe hautatzea, propietate onez hornituak: gogortasuna, mikro-debala, leuntze azeleratua, harea balio baliokide altuekin, eta prestazio bikainak dituen aglutinatzaile bituminoso aldatuarekin; bereziki, gainazaleraren kohesioan. Nahasketa horiek, gainera errepide seguru eta jasangarrietan ibiltzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, materialek gutxiago kontsumitzen dutelako (dotazioak, 20-40 kg/m2 artekoak) eta gehiago irauteagatik.
Bestalde, granulometria etenkakoa dutenez, eta agregakinaren tamaina maximo nominala txikia denez, nahasketa horien zarata maila oso apala da, eta erresistentzia-balio onak ematen dituzte irristatzearen aurka, beren makrotesturari esker. Izan ere, BBTM motako nahasketa normalizatuek ez bezala, denboran mantentzen dira eta ez dute agertzen beste nahasketa horiek denborarekin ixteko duten joerarik. Gainera, iraunkortasun handiagoa dute, aglutinatzaile eduki altua dutelako.
AUTL nahasketa ultra arinak egungo edozein zoru zaharkituren gainean aplika daiteke, fresatze-lanik egin behar izan gabe, betiere konpondu beharreko zoruaren egoera egokia bada, hau da, erregulartasun ona izatea gainazalean eta ez izatea egiturazko akatsik. Aplikazio egokia da zoruaren makrotestura hobetzeko, soinu-maila murrizteko, eta zoruaren iraunkortasuna handitzeko, trafiko mota guztietarako (esperientziak egin dira errepideetan T0 trafiko astunarekin).