Asfaltiak 1,4 km-ko tartea birgaitu du N-1 errepidean, Lasarte-Oria parean, ibilgailuen errodaduraren zarata murriztuko duen, asfaltozko soluzio fonoxurgatzaile bat zabalduz.

Lanak bi fasetan egin dira. Lehenengo, galtzada sakonki fresatu da, eta, ondoren, modulu altuko nahasketa bat zabaldu da, bitarteko geruza gisa. Hurrengo fasean, geruza-dranatzile bikoitz bat zabaldu da, azpiko geruza gisa PA16 ofitiko bat eta azaleko geruza gisa PA11 ofitiko bat (2.350 tona guztira) erabili ditugu.

Bi lan-taldeekin zabaldu da, eta beraien artean 200-250 m-ko distantzia txiki bat utzi da, horrela, geruza fonoxurgatzaile bat lortzen da, bi nahasteek hutsune-indize handia dutelako. Geruzen artean ez da beharrezkoa itsaspen garaztada zabaltzea, horrela azpiko geruzako hutsuneak ez dira asetzen. Gainazaleko geruza, azpikoak 75-85 gradu zentigraduko tenperatura hartzen duenean zabaltzen da. Horrela, kamioien gurpil-markak euskarri-geruzaren (PA16) gainean utzi gabe, geruzen arteko itsaspena lortzen da.