Grupo Campezon eta Asfaltian iraunkortasuna faktore estrategikotzat hartu genuen aspaldi. Ingurumenaren Kudeaketari buruzko ISO 14.001 araua ezarri genuen, eta aitzindariak izan ginen sektorean, gure instalazioetan ekoizten ditugun hainbat produkturen Produktuaren Ingurumen Adierazpena daukagulako.

Basque Ecodesign Center eta GK Recycling, Gipuzkoako birziklatzearen Klusterra bezalako foroetan parte hartzen dugu. Asfaltozko nahasketa jasangarriak egiteko gaitasuna dugu, eta gure taldearen deskarbonizazioa eta Zero hondakinaren helburua bezalako proiektuetan oinarritzen gara.

Gure ikuspegitik, oro har, ingurumeneko lege-esparru tekniko bat ezarri behar da, material birziklatuen erabilera babesteko natura-baliabideetatik eratorritako lehengaiak ordezteko. Alderdi hori funtsezkoa da eraikuntzaren sektorean, paradigma-aldaketa eta eredu zirkular bateranzko trantsizioa egin ahal izateko. Izan ere, gizartea, oro har, hori eskatzen ari da.

Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioak argitaratutako erreportajeari buruz gehiago irakurri hemen