GRUPO CAMPEZOk Hondakinen Prebentziorako Europako Astean parte hartuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Okendo plazan duen karpan, erakusketa bat antolatuz.

Karpa horretan, GRUPO CAMPEZOk stand bat izango du, eta, bertan, iraunkortasunari, ekonomia zirkularrari eta klima-aldaketaren aurkako borrokan eginiko ekarpena azalduko dugu: lehengai gisa erabiltzen ditugun material birziklatuetatik hasi eta taldeko enpresek lortutako ingurumen-ziurtagiriekin amaituz.
Karpa azaroaren 19tik 27ra egongo da zabalik, 11:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago +