Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko IV. topaketaren ordezkaritzak, Asfaltiako laborategi zentralaren instalazioak bisitatu ditu, ekonomia zirkularraren prozesuan asfaltozko nahasketen ikerketan, diseinuan eta fabrikazioan egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu den José Ignacio Asensiok eta sail horretako zuzendari den Monica Pedreirak parte hartu zuten visitan. Hauekin batera Ekonomia Zirkularrerako Fundazioko presidente den Angel Fernández Homar, Ekonomia Zirkularreko WAS bazkide eta GT presidente Alba Cabañas, Naturklima fundazioko (Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa) zuzendari den David Zabala, Juan José Hernández Samaniego Valor Green enpresako sortzaile eta CEOa, Jose Manuel Muriel, Metal 78ko gerentea, Luis Artola Plastigaurreko zuzendari nagusia, Cesar Gimeno GHKko zizendaria eta Caterina Coll, Perseo Biotechnologyko CEOa.

Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketa, ekonomiaren eraldaketa berdearen inguruan, Europako profesionalentzako topaketa-plataforma gisa finkatu da. Asfaltia eta Grupo Campezo, GK Recycling Gipuzkoako Birziklatze Klusterreko kide dira, eta aktiboki parte hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak bultzatutako ekimen honetan. Lankidetzan: EuRIC, Birziklatze Industrien Europako Konfederazioa, FER, Berreskuratze eta Birziklatzearen Espainiako Federazioa eta Ekonomia Zirkularrerako Fundazioa.