Otsailaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da Ekonomia Zirkularrari Buruzko Hirugarren Nazioarteko Topaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua EURIC, Europako Birziklatze Industrien Konfederazioa, eta FER-ekin, Espainiako Leheneratze eta Birziklatze Federazioarekin, batera.
Bertan, bertako eta nazioarteko mailako adituek gizarte eta enpresa arloko ekonomia zirkularrarekin erlazionatutako proiektuen inguruan duten esperientzia eta ezagutza elkarbanatuko dute.
Hirugarren edizio honek, hiru egungo iraupena izango du online formatuan. Otsailaren 4an, hainbat enpresek garatutako estrategiak praktikan jartzerakoan edukitako esperientzia azalduko dute. Ainhoa González Lainez, Asfaltia – Grupo Campezoko Ingurune-Estrategiako Arduradunak, jasangarritasuna, konstrukzioko hondakinen berrerabilpena eta emisioen murrizketetan egindako apustu estrategikoak Euskal Taldearentzako izandako garrantziaren inguruan hitz egingo du.
Grupo Campezo (Campezo, Asfaltia eta Teusa) zoladura, infraestruktura eta eraikuntza arloan liderra da Euskal Herrian. Berrikuntza eta ingurumena bere enpresa-estrategiaren bi ardatz nagusi dira. GK Reciclying, Gipuzkoako Birziklatze eta Berrerabilpenaren Klusteraren kide da, eta nazio mailako berrikuntza eta jasangarritasun proiektuetan parte hartzen du.
Jasangarritasunarekiko eta ingurumen-plan estrategikoa betetzearekiko duen apustua areagotu egiten du Ekonomia Zirkularrari Buruzko Hirugarren Nazioarteko Topaketan Grupo Campezoren parte-hartzeak.
Zuzeneko saioen jarraipena egiteko izen-emateak (+)
Topaketari buruzko informazio gehiago (+)