Ingurumenarekin dugun konpomisoarekin jarraituz, Asfalmix ECO sortu dugu, pneumatiko birziklatuaren hautsa oinarritzat duen nahasketa jasangarria, bide-mantentze lan txikietarako aproposa.

ASFALMIX ECO asfaltozko irtenbide jasangarria da, berehalakoa, aplikatzeko oso erraza eta ez du ez makineriarik ez esperientziarik behar.
Hotzean aplikatzen den asfaltozko aglomeratu bat da, pneumatiko birziklatuaren hautsa oinarritzat duen formularekin, agregatu mineralen eta ligatzaile bituminosoaren nahasketa batekin.

Ur-baseetan erabil daiteke, -20º eta 50º artean eta bidea berehala erabiltzea ahalbidetzen du.
Gainera, ASFALMIX ECO bermea duen soluzioa da, 10 urte inguruko iraupenarekin.

Asfalto jasangarria

Fabrikatutako tona bakoitzeko, erabilpenetik kanpo dauden bi pneumatiko berrerabiltzen dira (15 kg) eta fabrikazioak, tona bakoitzeko, CO2a % 50 murrizten du.

Nola aplikatzen da Asfalmix ECO?
Berehalako aplikazioa eta erraza.
Gainazala paketatu eta garbitu egin beharko da, nahastearen itsaspenean eragina izan dezaketen hautsak, koipeak edo gaizki itsatsitako materialak ezabatzen saiatuz. Inprimazio-geruza bat aplikatzea gomendatzen da. Ondoren, ASFALMIX ECO batez estaliko da, azalera uniformea utzi arte. Zoladuraren maila apur bat gaindituz zarpiatuko da, eta % 20 inguru pisoiarekin edo ahal dela bitarteko mekanikoekin (igel bibratzailea edo arrabola) trinkotuko da, zoladuraren sestrara iritsi arte.

Eremu sakonetarako, birrinketa-legarrarekin bete , Compo ® primerrekin nahastea komeni da eta amaitzeko, Asfalmix ECO geruza batekin, aplikatzen diren geruza guzti-guztiak ondo trinkotuz, arreta berezia jarriz.

Asfalmiz ECO erosi nahi duzu? Harremanetan Jarri

943 470 01

asfaltia@asfaltia.com