N-I ERREPIDEKO EGITURAZKO BIRGAITZE LANA 438,475 ETA 445,030 KILOMETROEN ARTEAN, IRUN-GASTEIZ NORABIDEAN
BEZEROA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
KOKAPENA
Donostia. Gipuzkoa
GAUZATZE EPEA
2019
PRODUKTU MOTA ETA KANTITATEA GUTXI GORABEHERA
- Betun-nahasketak beroan: 11.363,22 t
- Nahasketak, hormigoi bituminoso motakoa, AC eta MAM mota: 6.280,52 t
- Geruza meheko etenkako nahasketak (2-3 cm), BBTM mota:5.082,70 t
AZALPENA
Errodadura geruza azalera osoan birgaitzea, eta tarteko geruza eta errodadura errei geldoan eta loturetan. Galtzadako by-passaren bidez egin da, 1.200-1.600 ml inguruko tarteen arabera, beharrekin bat, ordutegi jarraituan, ostiral gauetik igande eguerdira. Ostiraletik larunbatera, gaueko lanaldian, dagoen geruza guztia fresatu da, 1,30 eta 2,20 metroko zabalerako 4 fresatze makina erabiliz; gero, tarteko geruza guztia zabaldu da, hau da, nahasketa: kare-harria AC22 MAM S Goi Modulua 15/25 betunarekin. Igandean, galtzada osoan, bizpahiru zabalgailurekin paraleloan, loturarik dagoen ala ez. Errodadura geruza etenkako nahasketa bat da, BBTM11A , BBTM11B edo BBTM8A motakoa, tartearen arabera.
Zabaltze-lana tarteko geruzan nahiz errodadura geruzan egin da, transferentzia-silo mugikorraren bidez.