Asfaltian, tenperatura baxuko nahasketak fabrikatzearen eta fresatzeko materiala bezalako bigarren mailako lehengaiak berrerabiltzearen aldeko apustua egiten dugu. Gure Diseinu Laborategi Zentralak nahaste bituminosoen karakterizaziorako ekipo oso bat du, prestazio-mailan duten jardunaren eta obran duten portaeraren berri ematen diguna.

Ekipo berri honek trinkotzeko leihoa ezagutzeko aukera ematen digu, eta horrek nahasketaren dentsifikazio zuzena eta iraunkortasun handiagoa bermatzen digu. Horrela, nahaste erabilgarriak lortzen ditugu, lan-gaitasun ona dutenak, gure bezeroentzat soluzio zirkular eta iraunkorragoak eskeintzeko.