REPAPEL
ENPRESA-PARTZUERGOA
CAMPEZO, ASFALTIA, REPAPEL, SMURFIT KAPPA Nervion, ZUBIALDE, ONDOAN, TSK, EKOTEK, SADER, P. ETXEBERRIA, FERALCO, BIOSYNCAUCHO, TECNALIA, CEIT, ACLIMA, BASQUE ENVIROMENT CLUSTER.
AURREKONTU ONETSIA
4.500.000 €
PROIEKTUAREN GAUZATZE EPEA
3 urte (21-23)
Proiektuaren izenburua:
Euskadiko papergintza sektorea, ekonomia zirkularrerantz: Pasta eta paper fabrikazio industrian aurkitzen diren balio erantsi handiko konposatuen berreskuratze eta erabilera -REPAPEL ZE-2021/00013.
AKORINIMOA
REPAPEL
HELBURUA
REPAPEL proiektuaren helburua, ikerketa industriala eta garapen esperimentala dira,
teknologia eta kudeaketa soluzioen araketan, kate osoko ,balio erantsi handiko hondakinen eta pasta eta paperen azpiproduktuen balorazio berritzailean oinarrituta: pasta eta paper fabrikatzaileak, ingeniaritza, hondakinen tratamenduen enpresak, sektore kimikoko eta eraikuntzako industria tranformatzaileak, teknologien garapenaren laguntzaz, hondakinentzako eta azpiproduktu ezberdinentzako industria aplikazio ezberdinak bilatuz.
Proiektua gauzatzearen ondorioz, irtenbide tekniko, ekonomiko eta ingurumenarekiko atseginagoak diren produktuak topatuko dira, hondakinen murriztapena, azpiproduktuen balorazioa, prozesuen hobekuntza eta ezaugarri hobeak dituztenak eta jasangarriagoak direnak.
REPAPELen, 4 froga ezberdin garatuko dira. Froga hauek paper industriaren hondakinak eta azpiproduktuak teknologia berrien 5 korronte ezberdinetan baloratzea ahalbidetuko dute (biohondakinen balorizazioan sorturiko errautsak; kaustifikazioaren Dreg eta lokatza; likore beltza; efluenteen tokian tokiko tratamenduaren lokatzak).
Eraikuntza sektorearen barnean, errauts karbonatatu, likore beltzetik sorturiko bioaglutinatzaile eta kaustifikazio prozesuan lorturiko kareharri lokatzak erabiliz; hormigoia eta nahasketa asfaktikoak fabrikatzeko 2. mailako lehengaiak garatuko dira.
Enpresen partzuergoa: REPAPELen estrategia amankomuna, ekonomia zirkularra eta bioekonomian oinarritzen den proiektu sendoa da, lidergo diren enpresak bultzatzen dutena. Nazioarte mailan erreferenteak diren 2 enpresek parte hartzen dute. SMURFIT KAPPA Nervion, Kraft pasta integratua eta paper fabrikatzailea eta ZUBIALDE, etekin handiko paperezko pasta fabrikatzailea. Ondorengo empresa liderrak ere parte hartzen dute: Ingeniaritza sektoreko ONDOAN, TSK, EKOTEK; hondakinen tratamenduan SADER; nahasketa bituminosoetan CAMPEZO, ASFALTIA; hormigoian P. ETXEBERRIA; kimikan FERALCO, BIOSYNCAUCHO.
Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzako 2 agente kolaboratzaileek ere parte hartzen dute: TECNALIA Research & Innovation eta CEIT. Azkenik aipatzekoa CLUSTER DEL PAPEL DE EUSKADI ACLIMA, BASQUE ENVIROMENT CLUSTERen babesa.
Deialdia: SPRI Taldeko Hazitek I+G programaren diru- laguntza, proiektu estrategikoen kategorian. Euskadiko Gobernuak eta Europar Batasuneko, garapen erregionalerako funtsak 2021-2027 (feder) partekaturiko finantzaketarekin.
Onartutako aurrekontua: 4,5 M €
Proiektuaren gauzatze epea: 3 urte (21-23)