EFCAR:EKONAHASKETA BITUMINOSOAK ETA ZEMENTUA OINARRI DUTENAK ERREPIDEETAKO ZORUAK EGITEKO, BIOMASAREN BALORIZAZIO ENERGETIKOTIK DATOZEN ERRAUTSETATIK ABIATUTA.

ENPRESA-PARTZUERGOA

Áridos siderúrgicos Orobio, Befesa Zinc Aser, BTB, Smurfit Nervión, Tecnalia eta Campezo (liderra)

DEIALDIA

Gaitek 2012 (Eusko Jaurlaritza)

AURREKONTU ONETSIA

1.042.906 €

PROIEKTUAREN GAUZATZE EPEA

24 hilabete

ARGITALPENAK

Comunicación 4 (asefma jardunaldia 2015)

HELBURUA

EFCAR proiektuaren helburu nagusia da errepideetarako egiturazko zoruetarako nahasketa aglutinatuen (zementuarekin edo betunarekin) formulazio berriak garatu, optimizatu eta baliozkotzea, agregakin artifizialak erabilita (hau da, industria-prozesu baten ondorioz lortzen den mineral jatorriko agregakina) edo agregakin birziklatuak baliatuta (hau da, aurrez eraikuntzan erabili den material inorganikoa tratatzetik ateratzen den agregakina) errautsekin batera, hots, biomasa daukaten hondakinen balorizazio energetikotik datozen errautsak. 

Hori guztia, zoruetarako nahasketa lehiakorragoak hiru maila hauetan garatzeko; prestazioetan, ekonomikoan eta ingurumenean. Era berean, bestelako lehengai alternatibo baten erabilera baliozkotu nahi da balio erantsi handiagoko aplikazioetan, betegarri lokalizatuen aplikazio masiboez harago. 

PROIEKTUAN GAUZATUTAKO OBRA-TARTEAREN ARGAZKIAK

Obra-tartea noranzko bakarreko eta bi erreiko galtzada bat izan zen (7 metro inguruko zabalera).Donostiako Udalak, Miramonen, 50 metro inguruko luzera jarri zuen proiektuaren eskura.

Diseinatutako sekzio mota EFCAR proiektuan baliozkotu beharreko bi aplikazioz osatua zegoen: oinarri hidraulikoa (legar-zementua) eta nahasketa bituminosoa, biak ere agregakin alternatiboetatik abiatuta. 25 zentimetroko lodierako oinarri hidrauliko bat proiektatu da, legar-zementuzkoa, 4 azpi-tarteetan banatuta (haietako bakoitzak 3,50 metro ditu zabaleran eta 25 metro inguru luzeran), Efcar proiektuan garatu diren lau nahasketak abiaburu harturik:

Oinarri hidraulikorako erabili den agregakina

  • Azpi-tarte zk. 1:  Agregakin birziklatua (RCD) Mistoa
  • Azpi-tarte zk. 2: Agregakin birziklatua (RCD) % 100 hormigoia
  • Azpi-tarte zk. 3: Agregakin siderurgikoa
  • Azpi-tarte zk. 4: Ferrosita (azken frakzioa) eta agregakin siderurgikoa (gehiena)

Obra-tartearen kokapena

Obra-tartearen kokapena

Legar-zementua zabaltzea agregakin birziklatu eta siderurgikoekin.

Legar-zementua zabaltzea agregakin birziklatu eta siderurgikoekin

aurre-pitzadura

Aurre-pitzadura

 Legar-zementua trinkotzea

Legar-zementua trinkotzea

Errodadura-geruza agregakin siderurgikoaren bidez zabaltzea

Errodadura-geruza agregakin siderurgikoaren bidez zabaltzea

Burutu den obra-tartea Ikuspegi orokorra

Burutu den obra-tartea Ikuspegi orokorra

Informazio hau partekatzea

ANTZEKO PROIEKTUAK