ASFALTIAk BI-394 errepidearen zorua berrituko du, Muskizen. Tartea barruan daude Muskizko Malecón futbol-zelaiaren inguruak eta errepidea A-8rekin lotzen duen bidegurutzea.  Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak aintzat hartu du Abanto-Zierbenako Udalak egindako eskaera, errepide-tarte horretako zorua premiaz berritze aldera, hondatua baitzegoen. Trafikoa, izan ere, % 30 handitu da, azken hiru urtean. 

Bidearen gaurko egoera