Bauxita eta Corneana nahastuz.lorturiko lan formula berria.

Asfaltiak, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, ezbehar-tasa handiko tartea birgaitu du N-I errepidean, Tolosa eta Alegia artean, Irungo noranzkoan. 1100ml-ko tarteak erradio murriztuko bi kurba ditu, luzetarako malda nabarmenarekin; bertan, dagoen errodadura-geruza guztia fresatu da eta ibilgailu geldoen erreian berriz, tarteko geruzako indargarri gehigarri bat.

Errodadura-geruzarako, prestazio handiko agregakin lodiak erabili dira higadurarekiko erresistentziari, zatikatzeari eta leuntzeari dagokienez: Bauxita kiskalia eta Corneana. Bauxita, Guyanatik ekarri dute, ondoren Hammen (Alemania) kiskaltzeko. Errodadurako nahasketa bituminosoa, guztira, 985 tonakoa izan da.

Galtzada osoan zabaldu da, hedagailu bikoitzarekin eta transferentzia-siloarekin.