ASFALTIAk argi eta garbi egin du emakumeen garapenaren alde. Aukera-berdintasuna oinarrizko printzipioa da eta, horregatik, emakumeak lanpostu jakin batzuetan sartzea oztopatu dezaketen estereotipoak eta oztopoak ezabatzearen alde dihardu.
ASFALTIAren Berdintasun Planak, Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundeak) emandako agiria dauka. Konpainiak zer ekintza egiten dituen jasotzen du, emakumeak gizonen baldintza berdinetan garatu ahal daitezen.

Berdintasunerako bereizgarri aitzindaria Estatuan

1994an, Eusko Jaurlaritzak, Emakunderen ekimenez, bereizgarri hori sortu zuen. Aitzindaria da Estatuan, eta bere erakundearen barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartu zuten enpresak eta erakundeak aintzatestea zuen helburu.

Geroago, azaroaren 8ko 424/94 Dekretua, figura hori arautzen zuena, indargabetu eta ordeztu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak. Dekretu berriak, aukera-berdintasuna sustatzeaz gain, tratu-berdintasuna ere sustatzen du, eta azken urteetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde onartutako araudia txertatzen du.

Emakunderi buruzko informazio gehiago